Garaziko Ikastolako barne araudia

a) erakaskuntza

Erakaskuntza programa Hezkunde Nazionalekoa da.

1) Hizkuntza

Erakaskuntzarako hizkuntza euskara da ama ikastolan eta lehen mailan. Ondotik frantsesa pixkanaka integratua da :

  • 3 oren astean 2. urtean (CE1),
  • 5 oren astean 3. urtean (CE2),
  • 8 oren astean 4 eta 5. urteetan (CM1 eta CM2

2) Klaseak

  • Ama ikastola
  • 3 sekzioak 2 geletan banatuak dira
  • Lehen maila
  • 5 mailak (CP, CE1, CE2, CMl et CM2) 5 klaseetan banatuak dira euskarazko 5 erakasleekin eta frantsesezko erakasle batekin.

3) Langileak

Ikastolaren ibilmolde onerako 7 langile enplegatzen ditu ikastolak:

Erakasleak laguntzen dituzte kurtso oren batzuetan, kantina eta haurzaindegia segurtatzen dituzte bai eta ere garbiketaren parte bat.énage.

Kanpoko eragileak:

Ikastolak kanpoko eta beste elkarte batzuekin bai eta Seaska barneko proiektu batzuekin lan egiten du. Adibidez : musika, arte plastikoak, pilota, bertsu, Xiba (Seaskako erakaslea heldu da azken bi aktibitate hauentzat)

4) Erakasleekin elgarrizketak

Ikasturte hastapenean, erakasleek bilkura bat antolatzen dute urteko programaren aurkezteko burasoeri. Horrezgain erakasle-burasoen arteko 2 elgarrizketa iragaiten dira urtean zehar, , lehena abenduan eta bigarrena ekainean. Bainan ez duda zuen kezken berri emaitea erakasleeri.

Erakasleekin harremanen mantentzeak deneri bizia erresten digu.

b) hordutegiak

  • Kurtsoak: 9:00etarik 12:00etara eta 13:30etarik 16:45etara.

(ostiraletan 16.30) eta asteazkenetan : 9:00etarik 12:00etara.

  • Haurzaindegia: 7:45etarik 9:00etara eta 16:45etarik 18:30etara. Asteazkenetan 7:45etarik 9:00etara eta 12:00etatik 12:30etara. Haur guzieri idekia da eta ez da pagatzen.
  • Kantina: Lehen xerbitsua 11:30 tan da ama ikastolako xito, pinpirin eta urtxintxendako. Ondotik etzanaldirat joaiten dira 12:30tan. Bigarren xerbitsua gaineratiko ikasleentzat 12:15etan iragaiten da.

Mementu garrantzitsua da denentzat, giro lasai eta goxo batean pasa behar dena..

Bigarren xerbitsuaren ondotik haurrak kanpora doaz jostatzera (salbu euri egiten badu) langile baten zaintzapean.

Kantinan jaten ez duten haurren burasoek, goizeko 8.45ak aintzin abisatu behar dute Ikastola, bazkaria ez dadin fakturatua izan.

c) maiztasuna

Ama ikastolan izen emaiteak burasoak engaiatzen ditu haurraren garapenarentzat Ikastolaren ordutegiak eta egunak errespetzera.

Kurtsoetarat etortzea lehen mailan derrigorrezkoa da.

Galdegina da hutsegiteen jakinaraztea eta justifikatzea.

d) hezkuntza-eskola bizitza

1) Euskara

Badakigu murgiltze sistema funtsezkoa dela guziek ikasi eta bizi ahal izateko. Hori dela eta, hemen, gaineratiko ikastoletan bezala, komunikazio hizkuntza euskara da, eta euskaraz ari gira eskolako memento guzietan. Horregatik, ahal dugun guziek euskaraz aritu behar dugu : kantinan, gelan zein kanpoan. Denek indarra egin behar dugu, euskarak bere tokia atxik dezan.

2) Aire hartzeak-Ateraldiak

Haurrak ikastolako eremuan egon behar dira. Sartze edo ateratze tenoreetan gurasoak xeilararte etorri behar dira haurraren laguntzerat sekuritate arrazoinengaitik.

Ama ikastolako haurrendako, burasoek haurrak gelararte ereman behar dituzte, eta xapinen ezartzen lagundu.

3) Ateraldi pedagogikoak

Ateraldi ezberdinak antolatuak dira ikasturtean zehar, horien artean:

  • Donibane Garaziko liburutegirat
  • Egun erdi edo egon osoko ateraldi tematikoak

  • Ateraldia : 2 egun ttipientzat, 3 egun haundientzat.
  • 2 urtetarik, aste bateko ski ateraldia 4 eta 5.urtekoentzat.

Garraio fresak ikastolaren gain dira.

Urte hastapenean, ateraldietan parte hartzeko baimen orri baten izenpetzea galdegina izanen zaizue.

4) Asegurantza

Ikastolak MAIF-en aseguratzen ditu haur guziak, eskola ordutegietan gertatzen ahal lirateken istripu guzientzat.

Ez du eskolaz kanpoko asegurantzarik. Horregatik familia bakoitzari eskolaz kanpoko asegurantza baten hartzea gomendatua zaio.

5) Eguneroko bizia-Higiena

  • Haur bakotxak xapinak ekarri behar ditu, .
  • Ama ikastolako haurrek gelan atsaskari bat egiten dute denek elgarrekin (salbu 1.urtekoekin diren pottokek). Ondorioz, urtean 2 aldiz, burasoek gela osoarendako atsaskaria erosi beharko dute, lotura liburuxkan aurkituko duten zerrendan oinarrituz. Goxokiak urte betetzeendako atxikitzen dira. Zuzetak eta goxoki gogorrak debekatuak dira.
  • Haurrek beren ñuñuak ekartzen ahal dituzte eta estalgi bat eta buhurdi edo kutxina etzanaldirako (izenak idatziz gainean)
  • Jauntziak : Ahal bezain sinpleak galdeginak dira, jakinez haurrak zikinduko direla sablearekin, tinduarekin…Ahal bada zalopetarik ez erakaslearen eta langilearen lana laguntzeko eta haurraren autonomia ahalbideratzeko. Zapatentzat berdin, entseatu « skratx »-ekilako zapeten ezartzen. Jauntzi guziek haurren izenak ukan behar dituzte.
  • Ttipiendako aldatzeko puxkak ekar.
  • Familieri kasu emaitea galdegina zaie ( zorri, impetigo, eritasun kutxakorrak). Ez duda eta erakasleak jakinean eman eritasunaren hedatzea oztopatzeko.
  • Ikastolarat deitu nahi baduzue, O5 59 37 27 54 zenbakira deit, aire hartze edo haurzaindegi denboran, bestenaz mezua utz erantzungailuan.
  • Urte hastapen guziz, medikuntza arloko xehetasun fitxa bat osatu beharko duzue haur bakotxarendako.
  • Erran behar da txerto batzu derrigorrezkoak direla ( DT polio adibidez).

Oharra: Buraso batzuek beren haurraren txertazea errefuxatzen badute filosofia edo medikuntza arrazoinengaitik gutun bat helarazi behar dute errefuxa hori baieztatuz eta ikastolaren ardura baztertuz.