Kide guziak biltzen ditu eta ohizko BN-a urtean behin biltzen da ikasturte hastapenean.

Biltzar Nagusia, elkartearen erabakigunea da.

Bere betebeharretan sartzen da orientazioak definitzea, aurrekondua bozkatzea, administrazio kontseilua izendatzea. Seaskako batzorde desberdinetako kideak hautatzen ditu, Garapena, IK, Ikastolen Egoitzak, Herri-Urrats, Integrazio Batzordea.

Ez ohizko biltzar nagusiak konbokatzen ahal ditu elkarteko lehendakariak, administrazio kontseiluak edo kideen 1/5-ek galdegiten baldin badute .

BN-aren eginbeharra da, informatzea, eztabaidatzea eta gehiengoa present baldin bada, beharrez bozktazea. Administrazio kontseiluak finkatu aipagaietan aurki daitezke :

  • IK-ko ordezkarien bildumak.
  • Batzorde ezberdinetako ordezkarien bildumak.
  • Ikastolak antolatu ekintza edo besten berri

  • Eguneroko gaiak edo galderak.

Pundu horietariko bat bozkara ekarria izaiten ahal da ordezkariak galdegiten baldin badu eta aipagaietan zehaztua baldin bada, AK-k beharra senditzen baldin badu, edo estatutuek dioten bezala, elkartearen edo federazioaren ondasunen itzultzea bozkatu behar baldin bada, estatutuak aldatu behar baldin badira, edo elkartearen desegitea erabaki, etabar.

c) adminiztrazio konseilua: ak

Biltzar Nagusian izendatuak izan diren burasoek eta erakasleen ordezkari batek osatzen dute. Guttienez hilabetean behin biltzen da.

Bere betebeharra da:

  • Bulegoaren izendatzea (Lehendakaria, Diruzaina, Idazkaria),

  • Ikastolako eguneroko aferen kudeaketa
  • Elkarteari lotu erabakiak hartu edo Biltzar Nagusiko bozkarat ekarri.
  • Seaskarekin lotura egin.
  • Eguneroko harat hunatak aztertu.
  • Ikastolaren baitan informazioa segurtatu.
  • Biltzar Nagusia prestatu.
  • Ikastolaren ibilmoldea eta animazioen ongi iragaitea segurtatu, BN-ak finkatu orientabideak segituz.

Kideen 2/3-aren presentzia beharrezkoa da Bulegoak erabakitzeko ahalmena ukan dezan. Hor direnen gehiengoaren erabakia da nagusi.