• Integrazio batzordea : Elkarte horrek behar eta medioak aztertzen ditu ahalmen urriko haurren integrazioa segurtatzeko. Ikastola bakoitzak ordezkari bat ukan behar du komisio horretan.
  • Ikastolen egoitzak : Seaskaren baitako elkartea. Ikastolen egoitzetaz arduratzen da. (eraikuntza, tokiko kolektibitateekin partaidetzak atxematea…) Ikastola bakoitzak ordezkari bat ukan behar du komisio horretan.
  • Ikastolen kontseilua :

Gure Biltzar Nagusiaren parekoa da, bainan Seaska mailan. Gure ikastolak 4 kide eta 4 ordezkari ukan behar ditu. Seaskari begirako Ikastolen erabakiak jakinarazteko gunea da.

  • Herri-Urrats : Besta antolatzen duen seaskako elkartea. Senperen iragaiten da maiatzeko bigarren igandean. Ikastola bakoitzeko ordezkari batek parte hartu behar du Kanbon egiten diren bilkuretan. Irabaziak Seaskako ibilmolderako bainan ere ikastola berrien eraikitzeko baliatzen dira.