• Lan taldea

Batzorde hau bastimenduen entretenimendu obra guzietaz arduratzen da (tindua, zurgintza, elektrika, tresna ezberdinen konponketa…) edo ingurumenaz (espazio berdeen zaintzea …) bai eta ere obra bereziagoetaz, adibidez, kanpoko jokoak instalatu.

  • Besta taldea

Talde hunen ardura da kotisazioetaz gain diru sartzeak ardiesteko, bestak edo ekitaldiak antolatzea. Txanda edo itzuli bat antolatzen du familia guziek animazioetan esku kolpe bat eman dezaten : Talo salmenta herriko bestetan, kantaldi edo kontzertu, apairuak etabar…

  • Salmenta taldea

Ekintza ezberdinak antolatzen dituzte dirua biltzeko (biskotxa salmentak, talo salmentak, ganer hustea, Herri Urratsen materiala…)

  • Hezkuntza taldea

Eskola kuadroko pedagogiatik aparte, konferentzien antolaketa, edo haurraren hezkuntzari buruzko ekitaldi desberdinen antolaketa hartzen du bere gain batzorde hunek.

  • Euskaraz bizi 

Klaseetarik kanpo euskararen erabilpena bultzatzea du helburu. Itzulpenetarik hasiz, eskolaz kanpoko aktibitateak euskaraz pentsatzeraino doa. Proiektu batzu Seaskak definituak ditu, besteak ikastola bakoitzak. Seaskako batzorde hunek ekintza guzi horiek koordinatzen ditu.

  • Garapena, komunikazio taldea:

Ikastolen garapenaz eta komunikazioaz arduratzen den komisioa