Martxoaren 6an, 9ak eterdietatik, eguerdi eterdiak arte Garaziko ikastola bisitatzen ahal duzue izena emanez : garaziko.ikastola@gmail.com

Heldu den urtean edo ondokoan, zuen haurrak eskolako bidea hartuko du. Euskara bizi dadin eta euskaraz bizi gaiten nahi zenukete.

Euskara hein on baten lortzeko murgiltze eredua eraginkorrena da eta hori ahalbidetzen duen hezkuntza sistema bakarra ikastola da. Hain zuzen ere, gela barneaz gain, aire hartzeak, ateraldiak, jarduerak eta jantegia osoki euskaraz egiten dira. Horrela, haurrari ingurumen ainitza eskaintzen diogu euskaraz loratzeko eta euskara menperatzeko, beste hezkuntza sistemek sekulan lort ez dezaketena.

Edozein galdera pausatzeko, edo sinpleki, eskolako bidean lehen urratsen egiteko, hor izanen dituzue, erakasle eta buraso batzuk. Aurtengo baldintza sanitarioei egokitzeko, familiak banaka ikusiko ditugu. Milesker maskak soinean ezartzea (6 urteetatik goiti) eta hitzordua hartzea : garaziko.ikastola@gmail.com​.

Egun hortan ez bazirezte libratzen ahal, eskola egunetan erakasleak 05 59 37 27 54 zenbakirat dei ditzazkezue, jateko tenoreetan ahalaz edo mezu bat igor dezakezue garaziko.ikastola@gmail.com​ helbidera idatziz.

Leave a Reply