Zure beharra dugu !

Ikasle hazkundeari erantzuteko, Seaskak kolegio berri baten beharra du. Denen artean eraikiko dugu ! Horretarako, diru biltze kanpaina bat duzu hau. BOGA BOGA, lortuko dugu ! 300.000 palakada eginen ditugu !

HERRI URRATS BOGA !

Urte guziz, maiatzeko bigarren igandean Senpereko aintziran antolatzen dugun pesta handia da. Egunean zehar irabazten den diruari esker, ikastolen egoitzak eraikitzen, arraberritzen edo handitzen ditugu.
COVID eritasunak sortu duen krisiaren ondorioz, 2020 urteko edizioa ezeztatu ginuen ikastolen egoera kinka larrian ezarriz.
Aurten BOGA sustengu kanpaina abiarazten dugu !