ERRIGORA ekimenak, auzolanean, Nafarroa hegoaldeko laborantza indartzeko asmo du eremu horretako ekoizpenak Euskal Herriko plazan jarriz.
Aldi berean, euskalgintzari ekarpena egin nahian, sustengu ekonomikoa emaitea ere badu helburu.
Horretara dator berriz ere “Nafar hegoaldeko uzta, Euskarari puzka” kanpaina. AEK, Sortzen, Ikastolen Elkartea eta Zazpiak Bat Harreman Sarearen elkarlanaren emaitza da kanpaina hau.

Aurten ere, Nafarroa hegoaldeko produktuez osatu 3 saskien artean hauta dezakezu, kalitate oneko produktuak, tokian berean ekoiztuak eta laborarien lana sustatzen dutenak, merkatuko prezio berean bainan ezberdintasun nabarmen batekin : %25 euskarari bideratuko zaiola herritar anitzen lan bolondresari esker.

SASKIAK MANATU Hemen

Manatzeko azken epea : azaroaren 11an et informazio guzia www.errigora.eus

Utzi erantzun bat