
Aurten ere lekuko INTEGRAZIO BATZORDEA taldeek (Baiona, Garazi, Hazparne, Donibane Lohizune) izai salmenta bat antolatzen dute IBren alde.
Nordmann izaiak dira eta FRANCESAPIBBIO Pyrénées Ariégeoises-ko enprasatik heldu dira : www.francesapinbio.fr
Zuhaitzak naturalki eginak dira, teknika egokituak erabiliz, belar pozoirik eta produktu fitosaniotarik gabe. Eguberriko izaien ekoizleen %1ak soilik ez du productu kimikorik erabiltzen. Ekoizle hau ziurtatua eta labelizatua da.
Zendako bio izai bat erosi?
-Ez duelako hondar kimikorik uzten, ez daukalako gai fitosanitariorik, ez baitu peztizidarik ez eta hazkuntza hormonarik.
-Ingurumena osoki errespetatzen duelako (izai egotzi 1=izai landatu 1), eta ekosistemak errespetatuak direlako (erle hazleek kofoinak ematen dituzte izai lekuetan).
Izaien prezioak :
– 28€ 120/150cmeko izaia
– 35€ 150/200cmeko izaia
– 4€ oinarria
Manaketak azaroaren30-a itzin egin beharko dira.
Aurten, manaketa on line egiten ahal duzu, IB web gunean : www.integrazio-batzordea.eus
Izaiak eskuratuko dituzue Hazparnen, Baionan, Garazin edo Donibane Lohizunen abenduaren 7an.