Aurten ere, Eguberri kari, euskarazko liburu salmenta bat proposatzen dizuegu (IKAS liburuak).

Liburuen zerrenda eta manaketa orria loturik atxemanen dituzue.

Manaketak abendoaren 13a aintzin egin behar dira, mail huni erantzunez edo manaketa orria eta txekea ikastolako burrasoen gutun untzian utziz.

Liburuen banaketa ikastolako azken egunean eginen dugu, abendoaren 16ean, ostiralarekin (tenorea zehaztekoa).

Bestalde, erosi aintzin liburuak ikusi nahi dituztenentzat, Donibane Garaziko merkatuan mahai bat atxikiko dugu, abendoaren 19an, astelehen goizarekin. Beraz, egun hartan liburuen erosteko parada ukanen duzue ere.

Bukatzeko, jakin ezazue salmenten %30a gure ikastolendako dela, beraz ez duda eta zuen inguruan aipa !

Utzi erantzun bat