Urte bukaerako bestak kari, proposatzen dauzuegu zuen Eguberriko xokoletak erostea gure Ikastolak sustengatuz (Munho eta Garazi).

2 xokoleta egileekin partaidetzan gira:

        – LAIA txokolategia : lekukoa eta ekoizle ttipia, Baigorrin plantatua. Ondoko manatze orrian proposatuak zaizkitzue ekoizpen ezberdinak. Ekoizpenak, Ikastolan edo ondoko leku hauetan eskuratutzen ahalko dira (Quintaou merkatua Angelun, Poterie Goicoechea Donibane Lohizunen,  Irisarin …)

         – Alex Olivier txokolategia : frantses xokoleta egilea. Zure eskaera, edo ikastolan pausatzen ahal duzue, azaroaren 15a aintzin, edo interneten bidez egiten ahal duzue, azaroaren 17a aintzin, www.asso.initiatives.fr   web-gunerat joanez eta PYKCJH kodigoa sartuz. Xokoletak ikastokan eskuratzen  ahalko dituzue baita ere gainekaldean aipatu guneetan (urririk). Posible da ere Frantzia osorat helaratzea (4,80€tik goiti)

Interesatuak balin bazirezte, manaketak ondoko helbiderat bidaltzen ahal dira azaroaren 15a aintzin Garaziko Ikastolaren izenean txeke batekin.

        GARAZIKO IKASTOLA

        Salmenta taldea

        Jai Alai etorbidea

        64220 Donibane Garazi

Zuen galderak pausatzen ahal dituzue mailez garaziko.salmenta@gmail.com helbiderat, edo telefonoz 06.82.18.10.61 zenbakirat (Isabelle).

Hona manatze orriak

Utzi erantzun bat