Ikastola, Donibane Garaziko sartzean kokatua da, Navarre eta Frantsesenea lizeoen ondoan eta herriko pizinaren sahetsean. ( Jai Alai etorbidea, 64220 Donibane Garazi)

Ama eskolako bi gelak, psikomotrizitate gela batek, jan gela batek, eta andereñoen gelak osatzen dute ikastolako azpiko zatia.

Lehen estaian berriz, 5 ikasgela, informatika gela bat eta liburutegi bat badira.

Ikastolak, kanpoaldean, jolas eremu estabilizatu bat, plaza estali bat eta belar eremu zabal bat ditu. Ttipienentzat joko eremu bat muntatua da.

Historia

1972an 14 ikaslerekin lehen sartzea egin zuenetik gaurko egunera, Garaziko ikastolak behar berriei egokitzen jakin izan du. Gisa hortan, urtez urte, lekuko gazte belaunaldi berriei euskaraz bizitzeko posibilitatea eskeini die.

1972an, 14 ikaslerekin, Garaziko ikastolak, Donibane Garaziko eskola publikoan kokatua den ikasgelan egiten du lehen sartzea.

1980, 28 ikaslerekin, leku eskasez, Uharte Garaziko « cellulose du pin » gunera leku aldaketa.

1983, 40 ikaslerekin , ikastola Lasan instalatzen da.

1997 an, Donibane Garazin, ikastola berria eraikiko den zelaia erosten da eta 2002an eraikuntzak hasten dira.

2003, 98 ikaslerekin, Ikastolako lehen sartzea Donibane Garaziko eraikin berrian.

2015, 154 ikaslerekin, ikasle kopuru handia dela eta, Azkarateko Munhoa ikastolaren idekitzen da.

2021, Ama eskolako bi gela eta lehen mailako 4 gelarekin, Garaziko ikastolak 105 ikasle errezebitzen ditu.