Kuku gordeka – Proiektu artistikoa eta kulturala

Kuku gordeka, Garaziko ikastolako ikasleek berrikusi ipuinak. Ikusgarri bat ekoiztuko dugu ipuin berrikusietan oinarrituz. Horretarako haur literaturaren eta bereziko mitologiaren inguruko lana eremanen dugu. Gure ikusgarria dantza, bertsu, kantu eta testuz osatua izanen da. Arlo horiek lantzean ikasleek euskara ahoz eta idatziz erabiliko dute. Proiektuaren eremaiteko Joana Olasagastiren laguntza ukanen dugu.

Proiektu kulturalaren kari, ama ikastolako ikasleek ikusgarri desberdinetara joanen dira: Altxorarren bila eta Les Petits touts dantza ikusgarria.

Bestalde, Itzal Aktiboaren partaidetzan, euskal artista baten obra bat ikusgai egonen da ikastolan. Ikasleek iritzi kritiko baten adierazten ikasten dute, beren sentsibilitatea eta kuriositatea landuz eta obra artistikoak plazerrez deskubrituz eta artista bezala obrak sortuz.

Sentsibilizazioa

Integrazio Batzordearekin elkarlanean, irekitasun eta tolerentzia baloreen transmititzeko axolarekin, ahalmen urritasunaz eta desberdintasunaz
sentsibilizatze solasaldia antolatua da.

Euskararen erabilpena zaindu

Jaz euskararen erabilpena akuilatzeko ereman lanak ondorio baikorrak ditu :
ikasleak euskaraz ari dira, euskara beren komunikazio hizkuntza da, eta hori zaindu behar dugu. Hortarako, aire hartzeetan, irakasle bakoitzak bere eremua zaintzen du, euskara bultzatuz beharrez. Haur gehienek gaizki erabiltzen dituzten erran molde batzuk zerrendatu ditugu eta horien erabilpen zuzena bultzatzen dugu. Erran moldeen erabilpena, Bizijolas saioetan ere bultzatua da.

Euskararen erabilpena baloratzeko, pundua erregularki egiten da, ikasleekin BNak antolatuz.

Euskararen egunak

Bakantza guzien ondotik, euskararen erabilpena berriz bultzatzeko eta sustatzeko, euskararen eguna ospatzen dugu ikastolan. Aurten LM 4.5.urtekoek harremanak bultzatzen dituzten jolasak prestatuko dituzte, gero ama ikastolako ikasleei proposatuko dizkiete eta elgarrekin jostatuko dira. Anartean, LM 1.2.3.urtekoek sukaldaritza tailerra eginen dute eta denentzat atsaraskaria prestatuko dute.

Euskaraz loratzea, momentu goxo baten pasatzea eta elkarlaguntzea dira ekitaldi honen helburuak.

Bizi jolas : Euskara mihian eta bizian

Bizi jolas saioetan egoera ludikoak proposatuak zaizkie ikasleei, aurten indar berezia emana izanen da euskararen erabileran. Joko guziek ulermena eta euskararen erabilera bultzatuko dute. Helburu nagusia da haurrek aisialdiak euskaraz goza ditzaten eta euskaraz liberti daitezen.

Bizi jolas saioak jolasetan oinarritzen dira beti, bakoitzaren sorkuntza bultzatuz, elkartasuna sustatuz eta bakoitzaren emozioak kontutan hartuz, ikasleek taldean jolas berriak eta ludikoak asmatzen dituzte eta hizkuntza jokoak egiten dituzte.

Bertsolaritza

3.urtetik goiti, Xan Alkhat erakaslearekin bertsolaritza lantzen da geletan (12 oren urtean). Hor doinuak, errimak, koplak, neurriak, lantzen dira … hots ikasleak bertsotan aritzen dira !

Nahiantentzat, bertso eskola ere bada, asteartetan.

Ingurumena hurbila ezagutu

Ikasleei ingurumen hurbila ezagutzeko parada eskainia zaie. Ama ikastolakoak, Izpura Bordaxurian mahatsa bilduz, Apatia baserria bisitatuz, eta ibilaldiak toki ezberdinetan eginez. Lehen mailakoak, natura ardatz bezala hartuz, Oiartzunera edo Igantzira joanen dira eta egun bat pasatuko dute itsas bazterrean, paisaien azterketa eginez eta bazterren zaintzeko sentsibilizazioa eginez.

Kanpoko eremua neska-mutikoentzat eta ttipi-handientzat – Generoa

Kanpoko eremua molde orekatuan erabilia izan dadin dugu xede (neska / mutiko eta handi / ttipien artean).
Plantan ezarriak diren ekintzak: elgarrekin jostatzea bultzatu, arratsaldetan joko kolektiboetara bultzatu, jostailuen kudeaketa orekatua zaindu.
Lehen mailako ikasleentzat, sentsibilizazio eguna antolatua dugu, Harremanak elkartearekin. Hor generoaren inguruko tailerrak eginen dituzte, garapen ebolutiboa landuko dute eta garapen hori nola eraikitzen den, genero rolak nola eragiten duten aipatuko dituzte.