Ikastola, burasoen ekimenez !
Ikastola elkarte eskola bat denez, ikastolaren ibilmoldea burasoen elkartearen esku da. Familia bakoitzak ikastolaren dinamika segurtatzen du, gutienez batzorde batean parte hartuz.
Elkartearen ibilmoldea
Ikasturte hastapen eta ondarrean, buraso guzak biltzar nagusi batera gomitatuak dira. Gune hortan orientazioak definitu eta proiektuak adosten dira. Bestalde, urteko aurrekonduak bozkatzen dira. BNan, ikastolaren ibilmoldea segurtatuko duten administrazio kontseiluko eta batzorde desberdinetako kideak hautatuak dira.
Batzordeak
- Bulegoa : Zuzendariak, lehendakari, diruzain, idazkari eta langileetaz arduratzen diren batzordeko kideek osatzen dute bulegoa. Ikastolako ibilmolde orokorraz arduratzen dira.
- Besta taldea : Talde honen ardura, diru sartzeak ardiesteko, bestak edo ekitaldiak antolatzea da (bortuaren eguna, Nafarroaren eguneko bazkaria, taloak, kantaldi eta kontzertuak…). Besta taldeak antolatu ekitaldietan, aldizkatuz, familia guziek esku kolpe bat emaiten dute lan itzuliak segurtatuz.
- Salmenta taldea : Dirua biltzeko ekimen ezberdinak antolatzen ditu (bixkotxa salmentak, saski salmentak, zozketak, lotoa…).
- Hezkuntza taldea : Hezkuntzari lotuak diren gogoetak antolatzen ditu (konferentziak…)
- Euskaraz bizi : Ikastolatik kanpo, etxean eta karrikan, euskararen erabilpena sustatzea du helburu. Hortarako hainbat ekitaldi antolatzen ditu: Ipuin kondaketak, euskarazko liburu saltzeak, mintza praktika tailerrak….
- Garapena, komunikazio taldea: Ikastolen garapenaz eta komunikazioaz arduratzen den komisioa da. (Afitxak, sare sozialak, ate idekitzeen antolaketa…).
- Lan taldea : Eraikinaren entretenitzeaz arduratzen da : Iturgintza, tindu, elektrika, pentze eta hesien zainketa…
- Integrazio batzordea : Ahalmen urriko haurren integrazioa segurtatzen duen eta Seaskaren baitan antolatua den elkarte honek ikastola bakoitzean ordezkariak ditu. Komisione honek, beste ikastolekin elkarlanean, ekitaldiak antolatzen ditu (ahalmen urritasunaz ikasleen sentsibilizazioa, brik a brak, izaia salmenta…)
- Ikastolen egoitzak: Seaskaren baitan antolatua den elkarte hau, ikastolen egoitzetaz arduratzen da (eraikinak, tokiko kolektibitateekin harremanak…). Ikastola bakoitzak ordezkari bat du.
- Ikastolen kontseilua : Seaskako batzorde erabakitzailea da. Gune hortan dira Seaskako norabide eta aurrekonduak adosten. Garaziko ikastolak, ikastolen kontseiluan parte hartuko duten 4 kide eta 4 ordezko izendatzen ditu.
- Herri-Urrats : Urte oroz, Senperen iragaiten den Herri Urrats besta antolatzen duen seaskako elkartea da. Ikastola bakoitzak ordezkari bat izendatzen du.
Kotizazioak
Ikastolaren ibilmoldeak gastu frango suposatzen ditu (langileen ordainketa, eraikinaren zainketa lanak, proiektu pedagogiko bereziak, ikasleen ateraldiak…).
Herriko etxe batzuk ata laguntzaileek egin emaitza baita ikastolako batzorde desberdinei esker bildu dirua ez baita aski fresen estaltzeko, familia bakoitzak kotizazio bat ordaintzen du. Kotizazioa, familiaren diru sartzeen eta haur kopuruaren arabera finkatua da.