BiDaiak…BI Gaiak – Proiektu artistikoa eta kulturala

Itsasontzi baten bidaia aurkeztuko dugu, ontziak bere bidaian bizitzen dituen abenturak aipatuz, beti bi mundu kurutzatuz : arrantzaleak eta piratak, turistak eta migranteak, bidaiariak eta beste populu bat, itsasoko abereak eta kutsadura, kirolariak eta dantzariak. Hots BiDaiak … Bi Gaiak.

Horretarako haur literaturaren inguruko lana eremanen dugu. Gure ikusgarria dantza, bertsu, kantu eta testuz osatua izanen da. Arlo horiek lantzean ikasleek euskara ahoz eta idatziz erabiliko dute. Proiektuaren eremaiteko Elirale konpainiako Eztitxu Carreren laguntza ukanen dugu.

Proiektu kulturalaren kari, haur hezkuntzako ikasleek bi ikusgarrietan parte hartuko dute : Itsaso zabalera, Maialen Alfarok aurkeztua eta Mamuka, Elirale konpainiaren eskutik. Lehen hezkuntzakoek, Arrainak bihotzean antzerkia ikusiko dute, Mar Mar Teatro taldeak emanik.

Bestalde, Itzal Aktiboaren partaidetzan, euskal artista baten obra bat ikusgai egonen da ikastolan. Ikasleek iritzi kritiko baten adierazten ikasten dute, beren sentsibilitatea eta kuriositatea landuz eta obra artistikoak plazerrez deskubrituz eta artista bezala obrak sortuz.

Sentsibilizazioa

Integrazio Batzordearekin elkarlanean, irekitasun eta tolerentzia baloreen transmititzeko axolarekin, ahalmen urritasunaz eta desberdintasunaz sentsibilizatze solasaldia antolatua da.

Lehen hezkuntzako ikasleentzat, sentsibilizazio eguna antolatua dugu, Harremanak elkartearekin, heriotzaren gaia eta doluaren aipatzeko.

Charlotte Choury suhiltzailea eta formatzailea jinen da ikastolara, LH4.5.ikasleei sorospen keinuen erakastera. Ikasleek sorospenerako oinarriak landuko dituzte eta lehen eginbeharrak zein diren ikasiko.

Euskararen erabilpena zaindu

Euskararen erabilpena akuilatzeko ereman lanak ondorio baikorrak ditu :
ikasleak euskaraz ari dira, euskara beren komunikazio hizkuntza da, eta hori zaindu behar dugu. Hortarako, aire hartzeetan, irakasle bakoitzak bere eremua zaintzen du, euskara bultzatuz beharrez.

Euskararen erabilpena baloratzeko, pundua erregularki egiten da, ikasleekin BNak antolatuz.

Aurten kanpoko eremuaren antolaketaz, gogoeta piztuko dugu, Bizi jolaseko kideekin, langile eta burasoekin.

Euskararen egunak

Bakantza guzien ondotik, euskararen erabilpena berriz bultzatzeko eta sustatzeko, euskararen eguna ospatzen dugu ikastolan. Aurten LH5.urtekoek harremanak bultzatzen dituzten jolasak prestatuko dituzte, gero haur hezkuntzako ikasleei proposatuko dizkiete eta elgarrekin jostatuko dira.

Anartean, LH1.2.3.4.urtekoek sukaldaritza tailerra eginen dute eta denentzat atsaraskaria prestatuko dute.

Euskaraz loratzea, momentu goxo baten pasatzea eta elkarlaguntzea dira ekitaldi honen helburuak.

Bizi jolas :

Bizi jolas saioetan egoera ludikoak proposatuak zaizkie ikasleei, jolas/jokoari eta plazerrari oihartzun eginez. Saioek gozamena izanen dute helburu eta denek elgarrekin saioetan plazer hartzeko baldintzen sortzea eta mantentzean oinarrituko da.

Ikasle bakoitzaren sorkuntza bultzatuz, elkartasuna sustatuz, talde ttipian edo handian, jolas kooperatibo eta leihakorretan arizanen dira ikasleak.

Bertsolaritza

LH3.urtetik goiti, Xan Alkhat irakaslearekin bertsolaritza lantzen da geletan (12 oren urtean). Hor doinuak, errimak, koplak, neurriak, lantzen dira … hots biharko plazetako bertsolarien lehen urratsak …

Nahiantentzat, bertso eskola ere bada, asteartetan, 12ak45tik-13ak45ra.

Ingurumena hurbila ezagutu

Ikasleei ingurumen hurbila ezagutzeko parada eskainia zaie. Haur hezkuntzakoak Izpura Bordaxurian mahatsa bilduz, Apatia baserria bisitatuz, eta ibilaldiak toki ezberdinetan eginez. Bestalde, LM1ekoekin batera, Donostiako itsas museoan ere pastuko dute egun bat, arrainen eta itsas munduaren deskubritzen.

Lehen hezkuntzakoak, itsasoa ardatz bezala hartuz, 3 egun Orion pasatuko dituzte. Kostaldeko herrietan murgilduko dira (Orioan, Zarautzen eta Pasaian) eta hainbat ekintza burutuko mariñelaren diploma eta arrantzalearen zapia lortzeko. Arrantza portuaren eta arrantza ontzi mota desberdinak ezagutuko dituzte eta itsasontziz ibilko dira. Bestalde, Pasaian, Albaola faktoria bisitatuko dute, tailerrak burutuko eta San Juan baleontzi historikoaren erreplikaren ikusteko parada ukanen dute.

Kanpoko eremua neska-mutikoentzat eta ttipi-handientzat – Generoa

Kanpoko eremua molde orekatuan erabilia izan dadin dugu xede (neska / mutiko eta handi / ttipien artean).
Plantan ezarriak diren ekintzak: elgarrekin jostatzea bultzatu, arratsaldetan joko kolektiboetara bultzatu, jostailuen kudeaketa orekatua zaindu.