Zer da KiVa ?


KIVa jazarpenaren kontrako programa da, ikerketan eta datuetan oinarritua. Turkuko Unibertsitatean garatu da, Finlandian. Zientifikoki frogatu da KiVaren eraginkortasun handia. Mundu osoan zehar erabiltzen ari dira KiVa.


Nola funtzionatzen du KiVak ?


KiVaren helburua jazarpen kasuer eraginkortasunez aurre egitea da. Hiru elementu nagusi ditu ardatz: aurrea hartzea, esku hartzea eta jarraipena egitea.


Programaren edukia 

  • jazarpenaren definizioa,
  • jazarpenean rolak ezagutu,
  • jazarpen kasuetan emozioen kudeaketa ezagutu,
  • prebentzio neurriak ezagutu,
  • jazarpenari nola aurre egin.

Zer da jazarpena?


Jazarpena portaera mingarria edo tratu umiliagarria da; nahita, behin eta berriz eta babesgabea den pertsona edo botere ttipiagoa duen pertsona baten kontra egiten dena.
Jazarpena harreman zapaltzaile baten adierazpena da, botere eta indar abusua da.
Jazarpena ez da: kalapita bat, eztabaida bat, borroka bat.

Jazarpen motak:
Gehienetan, jazarpena ahozkoa izaiten da: iraintzea, jendearen aitzinean irri egitea, trufatzea …
Zeharkako jazarpena da: pertsona bat taldetik baztertzea eta hari buruz zurrumurru gaiztoak zabaltzea.
Jazarpen fisikoa da: pusatzea, jotzea eta ostikatzea.
Ziberjazarpena jazarpen mota berria da: sare zozialak erabiliz gauzatzen dena.

Jazarpena eta taldearen garrantzia:
Haur gehienek ez dute jazarpena ontzat hartzen; hala ere, anitzek jazarlearen portaera bultzatzen dute, irri eginez edo isilik egonez. Inportantea da ikasleek uler dezaten beren jokabideak eragina duela.


“Elkarrekin jazarpena geldiaraz dezagun!”

Hori da KiVa programaren oinarrian den ideia nagusia.”

KiVa programaren helburuak

  • Jazarpena murriztea
  • Jazarpen egoerak gerta daitezen saihestea
  • Jazarpenak eragindako ondorio negatiboak apaltzea

Prebentzio ekintzak

Lehen maila, saioak antolatzen dira eta 10 ikasgai lantzen dira urtean zehar. Ama ikastolan literaturaren eta elkarbizitzaren bidez sentsibilisazioa egiten da.

Ikasgai horietan helburu desberdinak lantzen ditugu:

  • Jazarpen egoeretan errola desberdinak identifikatzea (biktima, erasotzailea, laguntzailea, …), taldeak duen garrantzia ulertzea
  • Biktimekiko enpatia handitzea
  • Biktima babesteko eta taldean jazarpena apaltzeko moduak ikastea

Gai bat bukatua delarik, harekin lotua den arau bat adosten da gelan. Ikasturtearen bukaeran, arau guziak bilduko dira eta KiVa kontratua osatzen da.

Eskola jazarpenaren kontrako on-line jokoak ere badira, etxean edo ikastolan egiten direnak. Ikasgaietan ikasitako KiVa arauak berrikusten dituzte ikasleek, eta jazarpenaren aurkako ekintzak praktikatzen dituzte.

KiVa protokoloa


Ikastolan, irakasle batzuk osatzen dute KiVa taldea.
Ikastolak ustezko jazarpen kasu baten berri duenean:
Haren berri izan duenak gelako erakasleari erran eta hark aztertuko du benetan jazarpena den, eta KiVa taldearen esku utziko du kasua.

KiVa taldeko kideek: egoeraz hitz egingo dute biktimarekin; egoeraz hitz egingo dute erasotzaile eta laguntzaileekin; kasuaren jarraipena egiteko, solasaldiak antolatuko dituzte haurrekin; burasoak informatuko dituzte.

Gelako irakasleak: biktimaren zenbait ikaskiderekin bildu eta biktima babestera animatuko ditu

Emaitzak eta ondorioak


Finlandiako Turkuko Unibertsitateak hainbat ikerketa egin ditu eta datuek argiki erakusten dute programak jazarpenaren eta biktimizazioaren maiztasuna murrizten duela.
Programa honekin, ikastolako giroa hobea da: lagunen artean giro ona da, ikastolan ohikoa da lagunak laguntzea.
Horretaz gain, programak, beldurrak gibelarazi ditu eta hitzaren askatzeari bidea idekitzen zaio ere. Ondorioz, konfiantzazko giroa azkartua da ikastolan.

Garaziko Ikastolako zuzendariak, Raymonde Bereterbide-ek, Kiva proiektua zer den xuxen eta bere garrantzia esplikatzen digu Irulegiko Irratian!