Aurten ere, Eguberri kari, euskarazko liburu salmenta bat proposatzen dizuegu (IKAS liburuak). Interesatuak baldin bazirezte, bi aterabide badituzue : edo aitzinetik manatzea, edo direktoki egun hortan erostea.

Aitzinetik egitea nahiago baduzue, liburuen zerrenda eta manaketa orria loturik atxemanen dituzue.

Manaketak abendoaren 3a aintzin egin behar dira, euskarazbizigarazi@gmail.com erantzunez edo manaketa orria eta txekea Garaziko ikastolako burrasoen gutun untzian utziz edo Munhoa ikastolako kantinan, liburu salmentako gutun azalean.

Liburuen banaketa Garaziko ikastolan abendoaren 6ean, astezkenarekin, eginen dugu, 4ak30 eta 6ak30 artean. Momentu hortan, zuzenki erosten ahalko duzue ere bai eta ipuin kondaketa eginen dugu 4ak30.

Bukatzeko, jakin ezazue salmenten %30a gure ikastolendako dela, beraz ez duda eta zuen inguruan aipa !

Utzi erantzun bat