Ikastola, Hezkunde Nazionalarekin kontratupean den elkarte eskola da. Ikastola guziak Seaska federakuntzaren baitan biltzen dira.

Gaur egun, Garaziko ikastolan 104 ikasle eskolatuak dira.

Murgiltze sistema

Ikastolan, ikasleek euskaraz ikasten dute eta euskaraz bizi dira. Gelan, aire hartzeetan, kantinan eta haurtzaindegian haurra euskarazko ingurumenean murgildua da.

Frantsesa, 2.urtetik goiti (CE1), progresiboki integratua da. Euskara eta frantseseko oren banaketa honela egiten da :

  • Ama ikastola eta 1.urtea (CP) : 24 oren euskaraz
  • 2.urtea (CE1) : 21 oren euskaraz, 3 oren frantsesez
  • 3.urtea (CE2) : 19 oren euskaraz, 5 oren frantsesez
  • 4. eta 5.urteak (CM1 eta CM2) : 16 oren euskaraz eta 8 oren frantsesez

Murgiltze ereduan oinarritzen den hezkuntza proiektu proposatzen duen eskola bakarra ikastola da. Sistema horri esker, euskal hiztun osoak segurtatzen ditu ikastolak.

Proiektu pedagogikoa

Ikastolan, pedagogia aktiboaren hautua egiten da. Haurra ikaste eta garapen prozesuaren protagonista da. Autonomia garapena, haurra bere osotasunean bai eta ere bere berezitasunean hartuz lantzen da.

Elkarbizitzari eta besteenganako errespetuari garrantzia berezia emana zaio. Garaziko ikastola jazarpenaren kontrako KIVA programan engaiatua da.

Haurren hezkuntza manera globalean hartua da. Maila akademikoa lantzeaz gain, gorputz heziketa eta gorputz adierazpena ere landuak dira. Proiektu bereziak eta kulturalak aintzina eramaiteko urte guziz kanpoko eragileak ekarrarazten dira : Bizi jolas proiektua, bertsolaritza, dantza eta pilota tailerrak…

Proiektu pedagogikoaren barne, egun bakarreko edo egun zonbaiteko ateraldiak antolatuak dira ere.

Ikus hemen 2023/2024 ikasturteko proiektua.

Antolaketa pedagogikoa

Ama eskolan, ikasleen kopurua gelaka 22 ikasletan mugatua da eta lehen mailan 25 ikasletan.

Garaziko ikastolan, elkar laguntza eta ikasle bakoitzaren erritmoa zaindu nahian, ama eskolan PS, MS eta GS mailak nahasiak dira geletan. Antolaketa horri esker ama ikastolako 2 gela badira.

Garaziko ikastola inklusiboa da ere: laguntza bereziak dituzten ikasleak beren adineko lagunekin integratuak dira geletan, arretaz segituak dira eta beharren arabera, AVS baten laguntza ere badute.

Oro har, ikasgela bakoitzean haur kopuru mugatuari esker, jarraipen pertsonala bermatua da eta talde barneko garapen dinamikoa segurtatzen da.

Hezkuntza taldea

Ekipa pedagogiko 7 andereñoek eta lau langilek osatzen dute ikastolako hezkuntza taldea.

Langileek, ama eskolako geletan andereñoak laguntzen dituzte, kantina eta haurzaindegian zainketa segurtatzen dute, eta ikastolaren garbiketa egiten dute.

Erakasle buraso ikasle harremana

Ikastolak proposatu hezkuntza proiektuak, erakasle eta burasoen arteko lotura hurbilari garrantzia emaiten dio.

Ikasturte hastapenean, erakasle bakoitzak urteko informazioa emaiteko gelako bilkura bat antolatzen du. Ondotik, kontaktu horrek ikasturte osoan zehar segitzen du.

Abenduan eta ekainean, erakaslea burasoekin biltzen da ikaslearen jarraipen indibidualaren segurtatzeko. Beharraren arabera beste hitzordu bat finka daiteke momentu oro.

Ikasleen jarraipena ongi bete dadin, ikastolako hezkuntza taldeak Seaskako talde profesionalarekin batera lan egiten du (psikologoa, aholkulari pedagogikoa, etabar).

Ordutegiak

Ikastolako ordutegia
astelehen – astearte – ostegun -ostiraletan
8.45-12.15 eta 13.45-16.15

Haurzaindegiko ordutegia

astelehen – astearte – ostegun -ostiraletan
7:45 – 8.45 eta 16.15 -18:30. Kitorik

Kantina

Kantina txandaka antolatua da. Langileen laguntzaz, ama eskolako haurrek jaten dute lehenik, lehen mailakoek bigarren xerbitxuan jaten dute.

Janaria, Navarre lizeoko sukaldeetan prestatua da. Lekuko ekoizpen eta produkto biologikoak erabiltzeko indar berezia egina da.